XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAN-HEMENKA. Akize

Akizeko tribunalak auzi bat jujatu du; burdin-bidez zoalarik Habas deithu herrian minharturik hil baitzen Labatut herriko jaun mera, hor Landesetan, Puyoo-Pehaut izena zuen jaun bat, haren familiak damu-domai bezala galdatzen ziozkan burdin bideko kompainiari zortzi ehun mila libera.

Etzen bi sos, ukan ahal izan balituzte.

Tribunalak eman-arazi dazko ehun eta borrogoi-ta hamar mila, 150.000 libera.

Galdatzen zutenetik urrun da; bainan pulliki halere, nigaren chukatzeko.

Elgar lagun

Oraiko gizonen alde boz biltzen eta hoieri bethi ahalaz indar emaiten ari direnek, erranen dautzuete: zer nahi duzuen horien kontra ariz; hainbertze laguntza bardin hoitarik behar, bertze nehondik ezin ukan, eta zertako jazar, indarretan direnaz geroz?.

Bertzenaz zer gizon diren, on ala tzar, gure bozketariak ez dire hortan sartzen.

Emozute solasa laguntzez.

Zer laguntza othe?.

Chehetasun handirik ez dautzuete emanen.

Hoitarik dituzkegula laguntzak

Hitz handia hori; sarez arrainen hatzemaiteko hauta.

Gero?.

Gero jinen dire laguntzak jaun merarentzat eta haren ahaide hurbilentzat.

Sahetsetako eta pochi bat urruneko boz-emailentzat, deus ez edo biziki guti, eta ahalik bakanena.

Huna zer den gerthatu egun hautan Corse deithu leihorreko herri batean.

Idortearen eta aro gaichtoaren ondorioen kariala, hango jaun merak ardietsi ditu gobernamendutik, oraiko gizonetarik delakotz omen, sei ehun libera, gehienik hunkituak zirenei emaiteko, behar arau, onez onean.

Ederki zen, edo zitaken, hala egin balu.

Bainan zer du egin gure jaun merak?.

Diru guzia partitu bere ahaide hurbilen artean bati 60 libera, bertzeari 80, 70, 50 eta hola.

Ahamenik hoberena... auzorik burbilenari, zuzen bezala, jaun merari: 100 libera.

Gaineratikoa bere emazteari, soldado duen seme bati; jaun errientari, ahantzi gabe; iloba, suhi, suhiaren aneia;... zeno hel batelik lartzera.

Herriko laborari gaizoek milika dezatela erhi pututsa.

Jou! Ahal da halako, bazterretan.

Leroy-Beaulieu

Izen hortako deputatu gazte bat bada, oraiko gizonek itsuski begietan dutena.

Halaber edo gehiago haren aita.

Bospa-seigarren aldia du egun hautan deputatu sartzeko bozez nausitu dela.

Bozez ba, ez ordean boz kondatzalez.

Ebatsi dazkote bozak ehunka, bere begian eta haren adichkiden begian aitzinean.

Ste-Affrique hiriko deputatu zen sarthu nahi.

Bazituen, bertzeak bertze, han berean sei ehun bozen ingurua; etsaiak aldiz zortzi ehuneko bat; berrehun heintsu hori gehiago.

Bazuen aski eta sobera Leroy Beaulieu horrek, zeren bertzetan puskaz nausi baitzen.